Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Domeka eguerdian makina bat bakaikuar San Benito ermitan bildu ziren. Sainduaren eguneko ospakizunaren aitzakiarekin ermitak hartu zuen eguerdiko meza. Ohi bezala, elizkizuna eta gero soroak "fruitua eman dezaten" bedeinkatu zituen apaizak. Egiteko guztiak despedituta bildutakoendako auzatea izan zen. Garai batean, sainduari osasuna eta apetitua eskatzeko lapiko zaharrak eramaten zituzten bakaikuarrek ermitara. Lapikoak eraikinaren kontra bota eta zera esaten zuten: "San Benito, buen apetito. Eltzeak eta biok ito".