Santa Marina, biltoki

Guaixe 2010eko maiatzaren 28a

Domekan Santa Marina ermitaren inguruan bilduko dira bakaikuar eta iturmendiarrak. Ospakizunaren antolakuntza lehenengoei dagokie aurten. Haiek izanen dira etxafigua piztu eta Urbasarako bideari ekiteko ardura izanen dutenak. Oinez edota autoz, guztiek ermita izanen dute helmuga. Goian direla gosaltzeko aukera izanen dute denek. Eguerdian Trinitatearen omenezko elizkizuna izanen da. Mezaren ondoren trikitixa doinuekin batera, ardoa banatuko da. Hala iritsiko da bazkaltzeko garaia. Mahaitik jaso eta beherako bidea hartu aurretik, dantza saioak izanen dira. Seiak aldera hartuko dute herrietarako bidea. Bakaikun eginen den dantzaldiarekin despedituko da festa.