Orofino eta Corchero nagusi Bakaikun

Guaixe 2010eko maiatzaren 31

Patxi Orofino iruindarra nagusitu zen 6. Aitzkozar Herri Lasterketan (28:15), Eduardo Casado gasteiztarrari 31 segundo atera eta gero. Hirugarrena, eta lehen sakandarra, Raul Audikana olaztiarra izan zen (29:01). Emakumezkoetan Araiako Joanna Corcherok ez zuen areriorik izan (33:32) eta 4 minutu pasako aldea atera zion Eva Zabalegi irundarrari. Jone Pelaez altsasuarra izan zen lehen sakandarra (41:49). Proba nagusia baino lehen kategoria txikikoak lehiatu ziren Bakaikuko plazaren inguruan. Ondoren nagusien txanda izan zen eta 73 atleta aritu ziren. Bakaiku eta Iturmendi artean antolatutako 4.050 metroko zirkuituari bira bat eman zioten jubenilek, eta seniorrek eta beteranoek, aldiz, bi itzuli, 8 km pasatxo osatuz. Jubeniletan azkarrena Eneko Etxeberria izan zen (15:27), Josetxo Kintana bakaikuarrari minutu pasako aldea atereaz (16:19). Hurrengo urtean Iturmendin600 euro banatu ziren saritan eta korrikalari guztiek kamiseta jaso zuten opari, eta proba bukatu eta gero auzate ederra izan zen guztiendako. Nahiz eta orain arte Iturmendin antolatu, aurten Bakaikuk hartu zuen 6. Aitzkozar Herri Krosa, hemendik aurrera Iturmendiko Aitzkozar elkarteak eta Bakaikuko Bakarrekoetxea elkarteak prestatuko baitute, txandaka, aipatu lasterketa. Hurrengo urtean Iturmendiri tokatuko zaio. Aitzkozar krosak Sakanako VI. Atletismo Kopa-Lasa Kirolak Saria mustu zuen, koparako puntuagarria den lehen lasterketa izan baita. Beste hiru lasterketek puntuatuko dute koparako: Ergoienako VI. Bira (irailak 18), Sakanako X. Herri Lasterketa (azaroaren 21ean) eta Altsasuko San Silbestrea (abenduak 31). Mercero omendua BurlatanIgandean Axular herri lasterketa antolatu zuen Burlatako Axular elkarteak. 72 korrikalari aritu ziren kategoria txikietan eta 111 proba nagusian, 5 km osatzeko. Charki Mostapha izan zen garailea. Axular elkarteak ohorezko txanoa eman zion Beste Iruña taldeko Jose Mari Mercero unanuarrari, atletismoa bulkatzeko egiten duen lanaren errekonozimendu moduan. Juniorrak 1.Eneko Etxeberria (Huarte): 15:27 2.Josetxo Kintana (Bakaiku): 16:19 3.Jon Lapuente (Altsasu): 17:32 4.Alain Gabirondo (Iturmendi): 19:44 5.Aingeru Lopez de Zubiria (Bakaiku): 20:22 Nagusiak. Sakandarrak 1.Patxi Orofino (Iruñea): 28:15 3.Raul Audikana (Olazti): 29:01 8.Juantxo Arregi (Altsasu): 30:03 9.Israel Arbizu (Etxarri): 30:11 13.Juan Luis Maiza (Etxarri): 30:40 15.Aritz Pellejero (Lakuntza): 31:15 17.David Trevejo (Olazti) 32:26 19.Juantxo Azurmendi (Altsasu): 32:32 20.Patxi Cano (Altsasu): 32:38 22.Santi Agirre (Iturmendi): 33:11 25.Asier Agirre (Ziordia): 33:29 27.Jurgi Flores (Ziordia): 35:23 28.Joxe Ignazio Lazkoz (Etxarri): 35:23 31.Aingeru Azazeta (Altsasu): 36:14 34.Juan Pedro Ariz (Bakaiku): 36:30 37.Eusebio Vinagre (Altsasu): 37:05 38.Urko Agirre (Iturmendi): 37:21 40.Ismael Lopez de Goikoetxea (Altsasu): 37:54 42.Jose Otxoa (Ziordia): 38:06 44.Manuel Lanz (Iturmendi): 38:37 45.Alfonso Gabirondo (Iturmendi): 39:09 48.Jose Ignazio Reparaz (Arbizu): 39:32 49.Raul Mendoza (Ziordia): 39:38 51.Jonathan Curiel (Altsasu): 40:22 53.Aitor Gabirondo (Iturmendi): 41:13 55.Jone Pelaez (Altsasu): 41:49 57.Jose Maria Mercero (Unanu): 41:49 59.Javier Negrin (Bakaiku): 45:12 60.Jaione Astiz (Ihabar, juniorra): 45:32 62.Marijo Arza (Altsasu): 48:50