Erakunde terroristarekin kolaborazioa leporatu diote gazteari

Guaixe 2010eko uztailaren 29a

Asteazkenean Iruñeko auzitegian deklaratu zuen Bakaikuko gazte batek, Espainiako Auzitegi Nazionalak hala eskatuta. Madrilgo epaitegiak Iruñekora txostena bidali zuen eta horretan oinarrituta egindako galderak erantzun zituen gazteak. Bakaikuarrari iazko agorrilaren 5ean Guardia Zibilaren kontrol batean kartelak eta ordenagailu eramangarria kendu zioten. Gazteak Beleixe Irratian (FM 107,3) adierazi duenez, "ordenagailuan aurkitutako lau artxiboetan oinarrituta ETAri informazioa pasatzea eta, beraz, erakunde terroristarekin kolaboratzea egotzi didate". Gazteak berak Beleixe Irratiari adierazi dionez, "salaketa oso ahula da, baina Madrilen holakoekin ere zigor epaiak eman dituzte".