Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bakaikuko Udala, berriki, herriko bi iturri eta bi labadero txukundu ditu. Elizazpi kalean dagoen iturriari harria garbitu diote, horrekin batera, aldamenean duen labaderoaren teilatuan argizuloak egin dituzte. Horrekin batera garbitokia margotu eta hesi batez itxi dute. Iturgain kaleko iturriko harriak ere garbitu dituzte. Gainera iturriko harriak nahiko erosionatuta zeudenez, prozesu hori gelditzeko teilatutxo bat jarri diote. Aldi berean, ondoko labaderoan hobetze lanak egin dira. Bestalde, dagoeneko hasi dira Txoritegiko bidea konpontzeko lanak. Iturmendiko mugara arte bidea zabaldu eta asfaltatuko dute. Horrekin batera, herri irteeran harresi bat ere jasoko du udalak. Lan horiek estatuko funtsetik jasotako 36.541 euroekin eta udalak berak jarritako 6.000 eurorekin finantzatuko ditu.