Ondarraren musika Baluarten

Guaixe 2010eko urriaren 1a

Bihar, larunbatean, bere burua aurkeztuko du Muna Ensemble taldeak, Iruñeko Baluarten. Ikuskizunean bat eginen dute musika klasikoak eta mugimenduan dauden irudiek. Nafarroako artista gazteak izanen dira protagonista: Maider Irazabal flautarekin, Leire Fernandez biolinarekin eta Izaskun Yaben pianoarekin. Hirukoteak jarriko du musika eta Martin Txo! artistak musika klasikoarekin bat eginen duten bideo instalazioak. Munaren errepertorioan, Lorenzo Ondarra bakaikuarra azpimarratu dezakegu. Bere garaiko zenbait musikagileren obrak ere entzungai izanen dira, Bohuslav Martinu, Nino Rota, Koldo Pastor edo Arthur Honeggerenak, esaterako.Ikuskizunak Nafarroako Gobernuaren Kultura eta Turismo Departamentuaren bultzada izan du.