Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bakaikuko Udalak irailaren 17an egindako bilkuran erabaki zuen bakaikuar batzuekin herri-lur batzuk trukatzea. Truke horren helburua bi kaleri zabalera handiagoa ematea da. Kale horietako bat San Benito ermitara eta Iturmendira daramana da. Bide hori berriki asfaltatu dute. Orain asmoa da bidea kale zabal batean bihurtzea, herriko azken etxerainoko tartean behintzat. Beste kale bati ere zabalera handiagoa eman nahi dio Bakaikuko Udalak. Goikoerreka kalearen zati batean. Bi baratzetako hormek estutzen dute pasabidea eta hura zabaltzeko jabeetako batekin trukatuko du udalak lurra. ErabakiaZabalduko diren bi kale tarteak herriaren hegoaldean daude eta Udalak trukatuko duen lurra ere inguruan dago, Iriarten. Bakaikuko Udalak bere jabegokoa den 671,83 metro2-ko partzela batetik 109 m2 erabiliko ditu trukean.Bakaikuko Udalak hartutako erabaki horren kontra alegazioak edo erreklamazioak aurkezteko hilabete bat izanen du. Denbora hori pasata, halakorik ez bada, Bakaikuko Udalaren erabakia indarrean sartuko da.