Erakunde armatuari laguntza emateaz absolbitu dute gazte bat Madrilen

Guaixe 2010eko azaroaren 18a

Espainiako Auzitegi Nazionalak lehen instrukzio epaitegiko epaileak erakunde armatuari laguntza emateaz akusatutako Bakaikuko gaztearen aurkako auzia artxibatu du. Ez du gaztearen aurkako elementu zigorgarririk aurkitu. Hala jakinarazi du Bakaikuko ezker abertzaleak eta adierazi du: "lehen unetik salatu genuen akusazioak ez zuela inolako funtsik. Soilik Guardia Zibilaren mendeku itsuak elikatu du zentzugabekeria hau".SalaketaEzker abertzaleak zabaldu zuenez, iazko agorrilaren 5ean Guardia Zibilak gazte bakaikuarra jarraitu eta Altsasuko igerilekuan geratu zuten modu bortitzean. Bertan denbora dezente atxikita eduki ondoren, hainbat gauza kendu zizkioten mehatxuen artean, tartean ordenagailu mugikorra. Ondoren Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaitegitik zitazioa jaso zuen: erakundea armatuari laguntza ematea leporatu zioten (6 eta 12 urte arteko kartzela zigorra).IrakurketaBakaikuko ezker abertzaleak gertaerak "espainiarraren gerra estrategiaren baitan" kokatu du. Estatuarena "inposaketa eta gerra" apustua dela azpimarratu du ezker abertzaleak, eta "Euskal Herrian bide berriak sortzen gabiltzan momentuan bertan estatuak  errepresioaren abiadura handitu" duela. Bakaikuko ezker abertzalearen iritziz, "Euskal Herriak bere bidea egin behar du estatuen inposizioen gainetik". Horretarako, Bakaikuko ezker abertzaleak beharrezkoa da euskal herritarren eskubide zibil eta politikoen bidean minimo demokratikoak lortzea eta horretarako errepresioari elkarrekin erantzutea.