Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iruñeko San Fermin abesbatzak diskoa grabatu du Lorenzo Ondarra musikagile bakaikuarraren obrekin. Fermin Iriarteren abesbatzak Loas de San Francisko de Asis obra eta Euskal Herriko gabonetako abestiak grabatu ditu. Diskoan ahots zurien San Fermin abesbatzarekin batera, soka eta egurrezko orkestrak eta Tatiana Kriuvoca pianistak parte hartu dute. Iruñeko abesbatzak harreman estua du Bakaiku musikagilearekin. Hari eskainitako bigarren diskoa du hau. Aurretik, lo kantak eta jokoak grabatu zituen.ObrakDiskoari izena ematen dion obrarekin ireki dute diskoa, Asisko San Frantziskoren testuetan oinarritutako Loas de San Francisco de Asis obrarekin. Jarraian, Ave Maria eta Maitines de Santa Clara obra sakroak heldu dira. Azken hori da diskoko obra berriena, XIII. mendeko testua oinarri hartu eta bakaikuarrak aurten diskorako moldatua. Lehen obra horien ondoren, Gabonetako abestiak heldu dira eta horiek dira diskoko protagonista nagusiak. Lesaka, Otsagabia, Arraioz, Zugarramurdi eta Durango aldeko gabon kantak bildu dituzte. 2008an grabatu zituzten obrak, mustutze egunean. Eguberritako abesti ezagunak eta zaharrak bildu dituzte, esaterako, Ator mutil, Birjiña maite, Arkume ta gaztakin edo Belenen sortu zaigu zoragarria, gure egunetara iritsi den gabon kanta zaharrenetakoa. Irigoienek instrumentu eta ahotsen arteko etengabeko elkarrizketa nabarmendu du. Lorenzo Ondarra (Bakaiku, 1931)Erlijioa eta musika dira Bakaikuko apaiz kaputxinoaren biziaren ardatzak. Lorenzo Ondarrak Seminarioan egin zituen solfeo eta piano ikasketak. Tomas Garbizu (organoa) eta Francisco Escudero (konposizioa) maisuekin ikasi zuen Donostiko Kontserbatorioan eta bi karreretan saria jaso zuen. Sienan eta Darmastadten osatu zituen ikasketak. 1969an Musikako Sari Nazionala (Premio Nacional de Musica) irabazi zuen Dialogos obrarekin. Bakaikuarra langile amorratua eta umila da. Ondarra konposizioan, moldaketetan, antzinako partituren aurkikuntzan, euskal folklorearen ikerketan, partituren edizioan, musika hedapenean eta organista eta zuzendari moduan nabarmendu da. DiskoaDiskoa salgai dago Elkar, Diocesana, San Pablo eta el Corte Ingleseko liburu dendetan. 13 eurotan.