Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean kofradiak dituen 104 kideetatik 70 bildu ziren bazkaltzera. Ardurak ere berritu zituzten. Maiordomoa Angel Mª Erdozia izanen da eta hark utzitako belero postua Ernesto Leitza Urrestarazuk beteko du. Beraiek arduratu ziren larunbateko ospakizuna antolatzeaz. Kofradiako kontuak ere eguneratu zituzten eta liburu berean, kofradian, zazpi kide berri sartu zirela jaso zuten. Liburu zaharrak direnez haiek digitalizatzeko aukera buruan dute kofradian.