Andaren artfonbrak salgai

Guaixe 2011ko martxoaren 15a

Donostiako Nomada alfonbra dendako jabeek ideia berritzailea izan dute: euskal artista garaikideen artelanak alfonbretara eraman nahi izan dituzte. Horren emaitza da Artfonbra. Dendaren arduradun Nerea Agirrek eta Alistair Bairdek alfonbrak betiere apainketako osagai preziatua direla diote eta, artearekin uztartuta, are gehiago. Artfonbrako lehen bilduman oihalera eman dituzte zazpi artisten lanak: Jose Ramon Anda bakaikuarra eta Koldobika Jauregi eskultoreena; Javier Balda, Maria Txillida, Juan Luis Goenaga eta Jose Luis Zumeta margolariena; eta Alberto Schommer argazkilariarena. Nepalgo Tibeteko errefusiatuek egin dituzte alfonbrak. Euskal artistak gustura azaldu dira Tibeteko ehungileek euren diseinuekin egindako interpretazioekin.Artfonbra erakusketa ikusgai dago apirilaren 23ra arte Donostiako Abuztuaren 31 kaleko Nomada dendan.