Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehenean bedeinkatu zituzten Bakaikuko soroak. Urtero moduan San Benito egunarekin egin zen bedeinkapena, sainduari eskainitako ermitaren ondotik eta haren omenezko mezaren ondoren. Makina bat bakaikuar bildu ziren elizkizunean eta ondorengo auzatean. Aurretik ermitarako bidean dagoen gurutzea ere bedeinkatu zen.