Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bakaikuko eta Iturmendiko ezker abertzaleak laugarren urtez Independentzia Eguna antolatu dute. Egun horren antolaketarekin "independentziaren alde indarrak" batu nahi dituzte. Horrekin batera, "gure herriek sufritzen duten egoera antidemokratikoa salatu eta herri honen askatasuna bermatuko duen aldaketa politikoa aldarrikatzea" du helburu. Horretarako, eta bi herrietako independentisten arteko harremana bultzatzeko antolatu dute biharko eguna. Bestalde, egunean zehar, herri programaren jaiman, herritarrek ekarpenak egiteko aukera izango dute.Egitaraua 10:00etan Iturmendi-Bakaiku arteko martxa.10:30ean Kalejira txistulariekin11:00etan Puzgarriak, asto ibilaldiak, zirkoa, japoniar bonbak, haurrendako jolasak...15:00etan Bazkaria. Babarrun jatea. Ondoren, Fermin Balentziaren kantaldia eta mus txapelketaren finala.18:00etan Herri kirol alternatiboak19:30ean Kontzentrazioa eta ekitaldia. 20:00etan Auzatea.22:00etan Afaria, zozketak eta sorpresak.00:00etan Dantzaldia Agerralderekin.Biharko Iturmendiko Kixketa-Oiuk taldeak egin duen abestia www.bakaiku.info-n dago entzungai.