Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bozkatu aurretik ere bakaikuarrek bazekiten Bilduk aurkeztutako Ion Tabar Cayuela izanen zela alkatea, eta bere zerrenda-kideak zinegotziak. Agian horregatik jaitsi da parte hartzea %6. Baina, hala ere, altu mantendu da. Botoen %70aren babesa lortu du Bilduren zerrendak. Nafarroako Parlamentuko hauteskundeetan bakaikuarren erdiak Bilduren alde egin dute. Baina udalerako baino 8 boto gutxiago jaso ditu parlamenturako zerrendak. Bakaikuarren bigarren aukera NaBai2011 izan da. Koalizioak aurreko deialdiarekin alderatuta 21 puntu egin ditu behera, Bilduk igotzen dituenak. Duela lau urterekin alderatuta abertzaletasunak Bakaikun 26 boto galdu ditu. UPN da bakaikuarren parlamenturako 3. aukera. Erregionalistek apenas nabaritu dute PPrengandik banatu izana. Popularrek, gainera, 4,5 puntuko ordezkaritza lortu dute. Horrek egin du eskuineko blokeak aurten Bakaikun 8 boto gehiago biltzea. Gainontzeko alderdien ordezkaritzak behera egin du Bakaikun. Udalaren osaketaBildu1. Ion Tabar Cayuela2. Aner Galarza Barandiaran3. Iker Larrea Ondarra4. Imanol Igoa Lopez5. Amaia Aleman Frutos6. Juan Maria Aiestaran Erdozia7. Francisco Miguel Ondarra Ondarra