Ion Tabar Cayuela udal agintari berria

Guaixe 2011ko ekainaren 15a

Sakanan udala osatzen goiztiarrenak izan ziren bakaikuarrak. 9:30ean hasi zen Bilduko Ion Tabar Cayuela alkate izendatuko zuen bilkura. Plenoan ez ziren Imanol Igoa Lopez eta Francisco Miguel Ondarra Ondarra egon. Gainontzeko bost zinegotziek legeak hala aginduta hitz eman zuten kargua. Eduardo Urrestarazu Fernandez alkate ohiak eman zion Tabarrik aginte makila eta udaletxeko giltza. Bakaikuar ugari bildu ziren ekitaldia jarraitzeko. Plenoaren aurretik zinegotzi berriak aurreko legegintzaldian udalean izan direnekin batzartu ziren, eta udala dagoen egoeraren berri eman zieten batzuk besteei. Udalaren osaeraBilduIon Tabar CayuelaAner Galarza BarandiaranIker Larrea OndarraImanol Igoa LopezAmaia Aleman FrutosJuan Maria Aiestaran ErdoziaFrancisco Miguel Ondarra Ondarra