Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bakaikuarrak eta iturmendiarrak domeka goizean Santa Marinako bidean jarriko dira, han Trinitatea ospatzeko. Gosaldu ondoren, eguerdian, ermitak meza hartuko du. Elizkizuna eta gero, plazan trikitilariak izanen dira eta ardoa banatuko da. 14:30 aldera mahaira eseriko dira.Aurten festa Iturmendik antolatzen duenez, han bukatuko da ospakizuna. 18:00etan jaitsierako bidea hartu aurretik, azken dantza saioak izanen dira mendian. Iturmendira iritsi aurretik, San Pedro ermita parean, merendatzera geldituko dira. Behin indarrak harturik, 20:00etatik 22:30era Iñaki Bizkairekin dantzaldia izanen da Iturmendiko plazan.Baina domeka aurretik, bai bakaikuarrak, bai iturmendiarrak asteazkenean igo ziren Urbasa gaineko ermitara. Pazko laugarren egunarekin, Trinitatearen irudia ermitara igo zuten, bederatziurrena egin eta gero. Helduekin batera, Iturmendiko eskolako ikasleak ere mendian izan ziren.