Maiatza plazan

Guaixe 2011ko ekainaren 28a

Bero galantarekin, larunbatean jaso zuten bakaikuarrek maiatza San Juan plazan. 6:20ean hasi zuten lana eta bost oinarriren laguntzaz 6:55erako zutituta zuten pagoa. Lanak 7:05erako despedituta zeuden. Ondoren merezitako auzatea izan zen lanean aritu zirenendako eta maiatza nola jasotzen zen ikustera bildu ziren guztiendako. Eguna herri afariarekin borobildu zen. Bakaikuko Gazte Asanbladak beheko basoko Harrobia dermiotik 18 metro luzeko pagoa ekarri zuen, (900 bat kilo) han lantegia egiten ari direla baliatuz. Hari, beste 3 metroko pinua gehitu zioten muturrean. Garai batean San Juanetik Santiago egunera egoten zen maiatza Bakaiku erdian zutik. Orain, ordea, festak pasa arte izanen da bakaikuarren bizitzaren lekuko.