Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Domekan majo afaldu zuten Unai Kintanak, Ibai Senarrek, Iban Cerezok, Igor Razkinek, Ander Senarrek, Mikel Galartzak eta Aitor Pozuetak. Larunbatean haiek arrantzatutako amuarraina izan zen menuko izarra. Gazte bakaikuarrek (10 eta 16 urte artekoak) Iturmendi aldean arrantzatu zuten amuarraina. Kosta zitzaien uretatik ateratzea. Eskerrak aldean sarea ere bazutela. Arrantzarako zaletasuna dute gazteek, eta eguraldi onarekin, baina batez ere denboraldi hasieran, joan izan dira arrantzara. Aurretik ere kilo eta erdiko amuarraina atera izan dute ibaitik, baina haren aldean asteburukoa izugarria da.