Ondarraren omenezko txistu doinuak

Guaixe 2011ko uztailaren 8a

Urtero bezala, Txistu Alardeak kontzertua eskainiko du Iruñeko festetan. San Ferminetako 52. alardean omenalditxoa eginen diote Lorenzo Ondarra. Bakaikuarrak txistuarendako eta, orokorrean, musikan egindako lana eskertzeko modua da. Nola ez, igandeko kontzertuko egitarauan leku nabarmena izanen du Lorenzo Ondarraren obrak. KontzertuaSan Ferminetako 52. Alardea garilaren 10ean, igandean, eguerdiko 13:00etan izanen da, Iruñeko Takoneran. Antolatzaileak iragarri dutenez, kontzertua "izeneko konpositore baten inguruan burutuko da. Konposizioan Sari Nazionala jaso duen Lorenzo Ondarra, Bakaikuko organista eta kaputxinoa, hain zuzen". Sakandarraren musika izanen da kontzertuko protagonista nagusia. Besteak beste, Dantzatu daigun, Nafarroako himnoa (Urtzi Iraizotzen moldaketa), Altsasuko baile eta Axuri beltza joko dituzte. Berriki hil den Xabier Lete ere gogoan izanen dute.Txistu alardea Nafarroako musika eskoletako eta kontserbatorioko txistu ikasleek eta Euskal Herriko txistulariek osatuko dute. 80 txistulari izanen dira kontzertuan, tartean zenbait sakandar. Txistulariek abesbatza, akordeoia, pianoa, gaita, baxua, perkusioa, metal bostekoa eta dantzarien laguntza izanen dute. Guztira, Euskal Herri osoko 110 musikari inguruk parte hartuko dute ekitaldian, Garaine Jorajuria Elizondoren zuzendaritzapean. Denen artean jai giroko emanaldi entretenigarri eta koloretsua eskainiko dute.Urrezko dominaNafarroako elkarteak proposatuta, Euskal Herriko Txistularien Elkarteak urrezko domina emanen dio Lorenzo Ondarrari. Hala erabaki zuten udaberrian. Ziurrenik ekitaldia udazkenean izanen da. San Ferminetako Txistu Alardean ere gogoan izanen dute.