Mozorrotuta festei agur esateko

Guaixe 2011ko uztailaren 26a

Mozorro festa izanen da gaurkoa Bakaikun, festetako azken egunean. Jubilatuek gaurkoan ere haien eguna ospatuko dute. Ostiraletik daude ospakizunak Burundako herrian. Alminteak piztu zuen festei hasiera eman zien etxajua. Eguraldiak ez du lagundu festa guztietan, baina bakaikuarrak moldatu dira ongi pasatzeko. Eguraldiak bertan behera utzi zuen astelehenean kintoek zortzikoa dantzatzea. Baina ostiralean eta domekan bertan Bakaikuko dantza dantzatu zen plazan. Haurren jolasak pilotalekuan egin ziren astelehenean eta, egun berean Ariztin aurreikusia zegoen gazte bazkaria gaztetxean egin zen. Udaletxean erakusketa bat ikus gai dago. Herriko emakumeek haien eskuekin egidako lanak daude ikusgai alde batetik. Bstetik Koldo Ordoñez Lopez de Zubiria zena preso zegoela egindako pinturak ikus daitezke. Eta, horrekin batera, azken 60 urteetako festetako atorrak ikusgai daude, besteak beste koadrila hauenak: Herriko loreak, Hiru Haitz, Beti gazte, Izrrak, Parranderoak, Viva Carallu, Etxe kalte, Gazte Alaiak Zazpiak bat edota Jostaiak. Gaur eguerdian, gainera, herriko artisauak haien lanak egiten ikusteko aukera izanen da plazan. Giro ederra izan da orain arte Bakaikun, eguraldia, gora behera. Jendea antolatutako herri bazkari eta afarietan ere poliki bildu da: 120 pesoen aldekoan, eta 80 bat gazteen bazkari afarietan.