Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Red Electrica Española enpresak Saskanan zeharkatuko duen 400 kV-ko argindar lineari buruzko informazio-batzarra antolatu du Bakaikuko Udalak. Bihar izanen da, 18:30ean, Auzo gelan. Bakaikuko Udalaren asmoa da informazio zehatza eta zabalagoa ematea herritarrei. Horregatik, eta bakaikuarrek izan ditzaketen kezka eta zalantzak argitzeko, batzarrean Alberto Frias izanen da, tentsio altuko linearen aurkako plataformako eta Lurrako kidea. Bakaikuko Udalak herritarrei eta sakandarrei batzarrean parte hartzeko gonbitea luzatu die.