Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bakarrekoetxea elkarteak bere eguna ospatuko du biharkoan. Orain arte elkartearen bazkide eguna zen, baina aurten Bakarrekoetxea Elkartearen Eguna izena eman diote ospakizunari. Elkarteko kultur arloko buru Iñaki Urteaga Beleixe Irratian (FM 107.3) esan digunez, "bestela, bazkide eguna jarrita bakarrik badirudi bazkideei zuzenduta dagoela bakar-bakarrik. Guk zabaldu nahi dugu". Bazkal garaian, gainera, omenaldietarako tartea ere izanen da. Estreinakoz aurten eginen da halako omenaldi bat. Elkarteko aurreneko presidente Nicanor Ansok jasoko du omenaldia. Iñaki Urteagak Beleixe Irratian (FM 107.3) azaldu duenez, "Bakaikuko elkartea oso popularra da, oso kuota baxuak ditu, eta gauzak denen artean konpontzen ari dira. Garai batean haiek hutsetik sortu zuten elkarte bat eta hori aitortu nahi diegu". Egitaraua12:00etan Elkarteko argazkien proiekzioa.13:30ean Poteoa perkusio talde batek girotua.14:30ean Bazkaria elkartean. Ondoren, mus eta partxis txapelketa.Haurrendako pelikula. Puzgarria frontoian egun guztian.20:30ean Auzatea eta perkusioa.Ondoren, musika elkartean.