Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Giro ezin hobean igaro zuten aurreko larunbatean Bakaikuko Bakarrekoetxeako bazkideek eguna. Haur gazte eta helduendako ongi pasatzeko hamaika proposamen izan ziren egunean zehar: mus eta partxis txapelketak, perkusio taldea, puzgarriak, musika eta beste. Gainera, ordura arte elkartearen bazkide eguna zena, aurten aldatu da eta beste zentzu bat eman nahi izan diote. Hala, elkarteko lehenengo presidente izandakoari omenaldi hunkigarria eskaini zioten. Duela 33 urte elkartea aurrera ateratzeko aukera izan zuen berak, beste zenbait bakaikuarrekin batera.GERTUTIK:Nicanor Anso UrrizaBakarrekoetxea elkarteko lehenengo lehedakaria. Aurreko larunbatean, pozik zegoen Nicanor Anso Urriza. Pozik Bakarrekoetxea elkarteko kideek erakutsitako esker onarekin. Nicanor elkarteko sortzaileetako bat izan zen, baita lehengo lehendakaria ere. Herriko alkate izandakoa ere bada. Aspaldi Arrasaten bizi den arren, ez du bere jaioterria ahazten, eta maiz etortzen da herrira. 90 urte egin ditu eta bere kintoak ez direla gelditzen esan digu, hala ere, ongi moldatzen da 4-5 urte gazteagoekin.Oparitutako txapela buruan zuela egin genion elkarrizketa. Ongi egindako lanak ematen duen zoriontasunarekin eskaini zizkigun hitz hauek.Gaur omenaldi beroa jaso duzu Bakarrekoetxea elkarteko bazkideen partetik. Zu sortzailetako bat izan zinen, ezta?Hemengo soziedadea hasi gindanean egiten ba oso ondo asmatu gendun. Orduan asko gindan eta esan gendun: egin behar ditugu ez dakit zenbat grupo. Hainbeste koadrila egingo ditugu, eta bakoitzean jarriko dugu gizon bat agintzeko hairi —7 edo 8 lagun ziren bakoitzean—, zengati jende asko batera alferrik da. Eta hoixe egin gendun. Baina azkenean ez zen ondo atera.Lehenengo ni hasi nintzan, eta lehenengo egin non; eta bigarrena etorri zanian, nola ez zitzaidan tokatzen niri, etxean nengoen. Etorri zen bat (Florentino) eta esan zidan: -Nikanor jeitsi beharko duzu-ta! Eta nik: -Zer ba?-Ez dugu arrankatzen, fan egin beharko duzu-ta! -Baina zer ba? Hori xamurra da-ta!-Bai, baina guk ezin. Ez dakigu ze egin-eta.Orduan etorri nintzen eta: - zer gertatzen da ba?-Ez dakigu zer egin. -Aiba, ba benga, hemendik eta... Hasi nintzen hori egiten eta esan zien: - Egunero etorri beharko za. Derrigor ikusi nuen, ez banintzan etortzen jai zala. Ordun etorri nintzen larunbatero eta igandero soziedadia hasi eta amaitu artio dena. Eta gero, gero sartu zain urte bat lehendakari.Dakienari tokatzen omen zaio...Obrakua bale, beti obran ibilitakoa naiz eta, baina bestea... nik hainbeste dakite. Borondatea edukita denok. Urte bete egin nuen gero, berriz barruan hor, lehendakari.Gogoa norbaitek jarri behar, ezta?Egia da denok ez dugula balio, edozein ez. Denok balio dugu zerbaiteako, baina edozein gauza egiteko ez. Bakoitzak dauka bere puntu hoi.Hasieran zer zineten sozioak gizonak bakarrik?Gindan gizonak eta emakumeak zen 17 emakume, gazteak ziren denak. Eta haik nahi zuten sartu: -Guk nahi ditugu zuek sartzen dituzuen orduak guk ere bai. -Baina, zengaitik? Gu konforme gare! Guk egingo ditugu hemengo lan handi danenak eta gero zuek garbitasunak eta.Horixe egin zuten. Guk sartu ginduzun ordu guztiak lanian, behorrek sartu zituen garbitasunean, guk sartu genituen ordu guztiak sartu arte. Orduan, hasieratik gizon eta emakumeen soziedadea izan da Bakarrekoetxea?Bai, gizonak gehiago, emakume gutxi zen orduan, 16-17 emakume, gaztiak, nire alabia Karmele ere hor zon.