Bakaikun Amaiur nagusi

Guaixe 2011ko azaroaren 21a

Bakaikuarren gehiengoak Amaiurren aldeko boza eman du. Bigarren indarra Geroa Bai izan da, UPN-PPk baino boto bat gehiago lortuta. Azken horrek bi boto galdu zituen. Sozialistek babesen bi heren utzi dituzte eta I-E zituen hiru botoei eutsi die.Hala, abertzaletasuna Bakaikun aukera nagusia bihurtu da 165 botorekin, aurreko deialdian baino boto bat gehiago (NaBai 85 eta abstentzioa 79). UPN-PP eta PSN taldeak bakaikuarren artean 6 boto galdu ditu. Azkenik, aurreko deialdiarekin alderatuta Geroa Baik NaBaik baino 39 boto gutxiago eskuratu ditu.