Anda Bilboko Arte Ederren museoan

Guaixe 2011ko abenduaren 26a

Bilboko Arte Ederren museoak 2012ko denboraldia aurkeztu zuen joan zen astean. Bost erakusketa nagusi eginen dituzte datorren urtean. Horien artean dago Jose Ramon Andaren eskultura erakusketa. Bakaikuarraren lanak Bilboko museoko erakusketa-gelan egonen dira maiatzaren 7tik irailaren 9ra arte. Andak bere bildumako azken 30 bat eskultura erakutsiko ditu, gehienak zurezkoak eta abstraktuak. Andaren batera, Botero margolari kolonbiarra, Ginea margolari bilbotarra, Goya margolariaren grabatuak, eta Capa, Chim eta Taro gerra zibilaren garaiko argazkilariak izanen dira 2012ko artista izarrak.