Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bakaikuko elkartean izanen da, gaur, 16:00etatik aurreraSakana guztiari egindako eskaintza da SaGA-trukea, "arrakastatsuagoa eta parte hartzaileagoa izan dadin". Halaxe jakinarazi dute antolaketan aritu diren Burundako hiru gazte asanbladek. Gaur arratsaldean Bakaikuko elkartera objekturen batekin joaten denak beste bategatik trukatzeko aukera izanen du. Antolatzaileek azaldu dutenez, "etxean erabiltzen ez ditugun, baina beste batek erabilgarritasuna eman diezazkiokeen gauzak eraman behar dira, eta ez gure ganbaran garbiketa egin". Bakaikura pasatzen direnek birziklapen tailer batean parte hartzeko aukera izanen dute. Bakaiku, Iturmendi eta Altsasuko gazte asanbladek "eguberritako kontsumismo bortitzari aurre egiteko merkatu alternatiboa" antolatu nahi izan dute. "Agerikoa delako, nahiz eta benetan beharrik ez izan eta krisian egon, zenbat erosketa egiten diren urte osoan zehar eta batez ere egun zehatz hauetan!" Horri guztiari aurre egiteko antolatu dute truke azoka.