Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iaztik hona ez da aldaketarik izan eta 101 san antondarrek osatzen jarraitzen dute kofradia. Haietatik 64 bildu ziren larunbatean Bakarreko etxea elkartean bazkaltzera. Kofradiako bost kideren artean prestatu zuten bazkaria. Lana egin bitartean gosaltzeko tartea ere hartu zuten. Bazkaldu aurretik, ardurak berritu zituzten. Ernesto Leitzak maiordomo postua hartu du eta Javier Galartza da beleroa. Eguna kofradeen arteko must txapelketarekin despeditu zuten. Larunbateko egitaraua kofradiako hildako kideen aldeko mezak zabaldu zuen.