Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iragarpenek frente hotza datorrela diote, baina Bakaikuko Bakarreko etxea elkartean giro beroa izanen dute gaur gauean. Herriko gazte asanbladak Bizardunak eta Khamul taldeen zuzeneko kontzertuak antolatu ditu.Bizardunak taldeak denbora gutxian lekua egin du euskal musikarien artean, bai musika estiloagatik, bai eskaintzen duen ikuskizunagatik. Nafarroako talde euskaldunak folka musika egiten du, baina ez nolanahikoa, baizik eta "euskal folk erradikala". Haien letrak politikaz eta ironiaz beteta daude. Nafarroako taldeak The Dubliners edo The Pogues talde irlandarrak hartu ditu eredu. Folk oinarriari gitarra eta baterien indarra gehitu diote.Bizardunak talde jendetsua da: 9 lagunek osatzen dute taldera. Biolin, txirula, mandolina, akordeoia, gitarra, baxua, bateriarekin dantzan jarriko dute Bakaiku. Ezin ahaztu Jose Mari abeslariaren ikuskizuna. Khamul taldeak rock metala ekarriko du. Burlatarrek 2000 urtean atera zuten lehen maketa. Taldearen indarra eta gogoak agerian geratu ziren. 2004an Arkaitz Laguardia DJak bat egin zuen hasierako boskotearekin, taldeari aukera berriak emanez. Talde nafarrak lau disko ditu. Bereziki arrakastatsua izan zen Valentziako Malditas etxeak argitaratutako Involucion diskoa, Khamul metalcore talde nagusien artera eraman zuena. Azken diskoan, Ilusionista izenekoan, hamar tema berri aurkeztu dituzte, zuzenerako egoki-egokiak.