June Kintanaren marka berria

Guaixe 2012ko urtarrilaren 27a

June Kintana disko jaurtitzaileak marka berria lortu du. Asteburuan Eibarren antolatutako probetan diskoa 44.70 metrotaraino jaurti zuen. Emaitza honekin bakaikuarrak Nafarroako junior mailako errekor berria lortu du. Orain arte errekorra bere entrenatzaile den Idoia Mariezkurrenak zeukan 43.50 metrotan, baina kasu honetan ikasleak irakaslea gainditu du.