Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jose Ramon Anda (Bakaiku, 1949) eskultore bakaikuarraren erakusketa maiatzaren 7an mustu zuten eta han egon zen artista bera, bere senitarteko, lagun eta Bilboko agintariekin batera. Javier Balda margolari nafarrak komisariatu du erakusketa. Artistaren ibilbidea laburbiltzen duten 40 eskultura bildu ditu, baina ez da erakusketa antologikoa;_bereziki azkenaldian sortutako obrak bildu dituzte. PozikBakaikuarra pozik dago erakusketaren emaitzarekin. "Ni ez naiz inoiz geratzen guztiz pozik nire lanarekin, beti daudelako hobetu daitezkeen gauzak, baina oso pozik nago erakusten ari naizenarekin, erakusteko moduarekin eta antolatzeko moduarekin. Hori Javier Baldaren lana izan da" adierazi zuen mustutze ekitaldian. Bildutako eskultura guztiak lan prozesu luzearen emaitza dira. Bakaikuarrak urteak ematen ditu bere lanak sortzen. Egurrezko eta metalezko eskulturak dira gehienak, nahiz eta igeltsuzko eta marmolezko zenbait ere badagoen. Zizelkari eta ebanisten familiakoa izanik, gazte-gaztetatik egurrarekin lanean hasi zen eta materialaren ezagutza handia du. Geometriarekin jolasean, oinarri organizistako lan abstraktuak sortzen ditu Jose Ramon Andak. Arte klasikoari eta errenazentistari dion mirismenaren eragina igerri daiteke ere bere lanetan, Bangoardietako eskultura abstraktuaren eta arkitektura eta diseinu modernoaren eraginarekin batera. Ibilbide borobilaErakusketa Kirolari zaharra (1974-2011) eskulturak zabaltzen du - fundizio tailerretik atera berri dute erakusketarako propio - eta Ikusmira (2011) eskulturak itxi. Tartean ibilbide borobila egiten da beste lanen inguruan.Bost atal nagusitan egituratu dute erakusketa. Plano gurutzatuak seriean egurrezko formatu handiko sei lan daude, intxaurrondo egurrean landuak. Enbor Hutsak serieko sei lanak daude ondoan. 100 urtetik gorako haritz-enborren gainean egin du lan artistak, urte luzez, eta hustutako espazioan sartzeko gonbita egiten du. Hormetan zintzilikatuta hiru eskultura bikain, tartean Uki nazakezu, ikusleak artelanarekin harreman estuagoa izateko gonbita. Mahai luze batean, eskultura txikiak. Nagusia izan nahi dut serieko 19 lanak formatu monumentaleko eskulturak izateko azterlanak dira. Eta aurrerago Bauhausen eragina duen mahaia, Migel de Unamunoren bustoa eta artistaren lan monumentalak.Jose Ramon Anda puri-purian. Ukitu daitezkeen lanak, egurraren handitasuna eta sentsualtasuna erakusten dutenak. Gonbita polita gure zentzumenetarako.ERAKUSKETAJose Ramon Andaren Denboraren kontrako formak erakusketa Bilboko Arte Ederretako museoan dago ikusgai. Informaziorako:_94 439 60 60 edo www.museobilbao.com. Ordutegia >> Irailaren 12ra arte ikusgai. Asteartetik igandera 10:00etatik 20:00etara. Astelehenetan itxita.