Informatika eta Internet ezagutzeko ikastaroa

Guaixe 2012ko irailaren 5a

Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietan trebatzeko ikastaroa eginen da bi aste barru Bakaikun. Informatikan eta Interneten erabileran ideiarik ez duten adin guztietako emakumeei eta 55 urtetik gora gizon bakaikuarrei zuzenduta dago ikastaroa. Irailaren 17tik 28ra izanen da, 10:30etik 12:30era, Bakaikuko udaletxean. Cederna-Garalurrek Nafarroako Gobernuaren laguntzaz antolatu du ikastaroa.Izen emateaDohainik, 948 567 010 edo 639 900 336 telefonoetara hots eginez. Hilaren 13ra arte.