Gaztainak moztera

Guaixe 2012ko azaroaren 9a

Bakaikuko Kultur Batzordeak herritarrei dei egin die etzi eginen den gaztaina moztean parte hartzeko. Garai batean abereak eta familiak elikatzeko balio zuen gaztaina. Bildu beharra zegoen ordea eta bilketa lan hori gogorazteko balioko du domekako deialdiak. Garai batean bilketa nola egiten zen azalpenak entzun ondoren, gaztainak biltzeari ekinen diote bakaikuarrek. Gozoago izanen da ondoren haiek jatea. AzalpenakAgustin Lopez Zubiriak ETBn emandakoak: http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/976127/ezkur-urte-elur-urtearen-bideoa--eguraldia/