Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanak bizi duen egoera larria kontutan hartuta, Bakaikuko Udalak errealitate horri buelta emateko lanean dauden eragile eta erakundeen berri eman nahi die herritarrei. Horregatik, gaurko hitzaldia antolatu du: Sakanako Garapen Agentziako eta Sakantzen Sareko kide banak haien proiektuak aurkeztuko dituzte. Bakaikuarrek kezkak eta ekarpenak egiteko aukera izanen dute. Bakaikuko Udalak herritarrak hitzaldian parte hartzera gonbidatzen ditu. "Sakana suspertzeko egiten ari diren lanen informazioa lehen eskutik izateko aukera paregabea da".Baso aprobetxamenduaBakaikuko Udalak egur lotea saldu berri du. Egur lantegia Maderas Larreta SLk eskuratu du 68.500 eurotan (BEZ kanpo). Materiala ateratzeko lanak aurki hasiko dira eta Auntzetxetik gora, ipar ekialderako baso ingurua hartuko ditu.