Errausketari buruzko dokumentalak

Guaixe 2013ko apirilaren 19a

"Gure osasunaren alde eta errausketaren aurka mugitzen" ari dira azken aldian eta hainbat ekimen garatu ditu bakaikuar talde batek. Errausketaren gaia aztertzen duten dokumental pare baten emanaldiak iragarri dituzte gaurko eta heldu den ostiralerako. Gaurkoak ¿Fuego purificador? du izenburua eta TVEk ekoiztutakoa da. Bestea, 3MBk plataformak egindako Etorkizuna erraustuz da. Emanaldiak 19:00etan izanen da, udaletxeko areto handian.