Errausketaren kontra dantza eta kanta

Guaixe 2013ko ekainaren 27a

Herritarren osasunaren alde eta errausketaren kontra kantu koreografiatua, flashmoba, izanen da Bakaikuko aurtengo festetako berritasuna. Hartu nahi dut arnas ozenki abestuz, dantzatuz, osasunaren alde egin eta Sakanan jarri nahi diguten errausketa proiektua gelditzea exijituko dute. Dagoeneko aukeratu dute kantua: Lady Gagaren bat izanen da eta bakaikuarrek beraiek jarri diote letra. Guztia behar bezala prestatu ahal izateko, hala ere, asko falta da eta bakaikuarren eta sakandarren parte hartzea eskatu dute. EgitekoakDantzatuko den kantua Bakaikuko abesbatzak kantatuko du. Baina behar bezala gelditzeko ahots gehiago behar dituzte eta, horregatik, deia luzatu diete abesbatzan kantatu nahi duten guztiei ostiralean, 21:30ean, udaletxera joateko. Kantu ikasitakoan Jonek grabatu eta nahastuko du. Koreografia prestatzeko lanak ere hurrengo bi asteetan aurreratu nahi dituzte Bakaikun. Hura zehaztu ondoren, garilaren 8tik aurrera, astelehen, asteazken, ostiral eta larunbatetan entseguak egiteko herriko hainbat tokitan bilduko dira. Sakandarrei ere deia luzatu dietenez, beste herrietan koreografiak entseatzeko datak eta tokiak zehaztuko dituzte bakaikuarrek. Koreografiaren bideoa ere sareratuko dute. 102 sinaduraLarunbatean maiatza jaso zuten herrian eta jendea bildu zela baliatuta sinadurak bildu zituzten. Guraso talde batek estatu espainiarreko fiskal nagusiaren aurrean Nafarroako Gobernua salatzeko jarri duen ekimena babestu zuten.HarremanetarakoFlashmobean parte hartu nahi dutenek osasuntsu.bizi.nahi.dugu@gmail.com jo dezakete.