Errausketaren kontrako flashmob-ak badu kantua

Guaixe 2013ko uztailaren 12a

Pertsona talde handi bat toki publiko batean doinu bat dantzatzen jartzean datza flashmob-a. Bakaikun festen egitarauaren barruan hilaren 27an, larunbatean, 20:00etan plazan,"gure osasunaren alde eta errausketaren aurkako" flashmob-a eginen dute. Dagoeneko badute kantua. Garagarrilaren 28an 23 herritar bildu ziren elizan eta Osane Leizaren zuzendaritzapean kantatu zuten. Haien ahotsak Jon Jimenezek jaso zituen. Hitza aldatuta, flasmob-aren doinua Lady Gagaren kantu ezagun baten moldaketa izanen da. Koreografiaz Amaia Fuste, Laida Etxeberria eta June Kintana arduratu dira. Astelehenean grabatu zuten bideo tutoriala eta www.errausketarikezflashmob.wordpress.com-en dago ikusgai.Entseguak 19:30eanAstelehenetan eta asteazkenetan Maldai espilan eta ostiraletan eta larunbatetan Angoiko iturrian, San Juan plazan.