Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Italiako Rieti hirian junior mailako 22. Europako Atletismo Txapelketa jokatzen ari da. Disko jaurtiketa finalean lehiatu zen June Kintana, uztailaren 19an, ostiralean. Bakaikoarrak maila polita eman zuen eta diskoa 49,17 metrora jaurtiki zuen, bere marka pertsonala hobetuz. Horretaz gain, beste disko bat 49 metrotik gora jaurtiki zuen eta soilik jaurtiketa nulo bat egin zuen. Horrela, Europako Txapelketan 6.a izan zen Kintana, Natalya Shirobokova errusiarraren jaurtiketatik (54,21 m) 5 metro pasara. Zorionik beroenak!