Es que... gazteleraz ezagutu ginen

Guaixe 2013ko azaroaren 7a

Biak euskaldunak izan arren harremana gaztelaniaz hasi zuten eta egunerokoan gaztelera erabiltzen duten bikote ugari daude. Jakina, bikoteren ispiluan begiratzen diren seme-alabengan eragina du hizkuntza jokabide horrek. Horregatik, euskaldunak izanda ere gaztelaniaz bizi diren bikoteei propio zuzendutako ikastaroa antolatu du Bakaikuko Udalak. Gemma Sanginesek unibertsitate irakasleak emanen du tailerra.Izen emateaAzaroaren 17an, domekan, 10:00etatik 14:00etara izanen da ikastaroa. Bitartean ludoteka zerbitzua izanen da. Izena emateko bakaikukoudala@gmail.com e-postara zuzendu. Matrikula, hamar euro bikoteko.