Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaztaina latxa, gaztaina saboia, sardaia, gaztaina-zigorra... halako hitzak ibiliko dituzte ahoan bihar Bakaikun. Kultur Batzordeak gaztain mozte eguna antolatu du. Haren bidez garai batean basoko fruitu horrek zuen garrantzia gogorarazi eta basoaren kudeaketa nola egiten zen jakiteko balioko du.Hitzordua larunbatean da, 10:00etan, Mandubita dermioan. Beheko basoan ibilbide gidatua antolatu du Bakaikuko Kultura Batzordeak. Hura despeditu ondoren, 12:30ean, Bakarrekoetxea elkartean gaztaina moztearen inguruko erakusketa ikusteko aukera izanen da elkartean. Gaztaina mota ezberdinak daude eta haiek dastatzeko aukera izanen da. Gainera, Koxko tabernan udazkeneko pintxoak eskainiko dira, gaztainez, onddoz eta tripotaz egindakoak.