Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hainbat bikotek hitzordu berezia dute domekarako. Aspaldi ezagutzen dute elkar. Baina etzi elkar ezagutzeko beste modu bat eta bikote harremana aberasteko aukera izanen dute. Euskara jakinda ere bikote harremana gaztelaniaz hasi zuten bikoteak elkartuko dira. Gemma Sangines unibertsitate irakaslearen gidaritzapean, bikote harreman horretan euskarak berezko beharko lukeen tokia berreskuratzeko aukera izanen dute. Tailerra Bakaikuko Udalak antolatu du, jakitun gurasoen hizkuntza ohiturak seme-alabek bere egiten dituztela. Izen emateabakaikukoudala@gmail.com e-postaraidatzi behar da, eta bikote bakoitzak 10 euro ordaindu behar ditu. Azaroaren 17an, domekan, 10:00etatik 14:00etara izanen da ikastaroa. Ludoteka zerbitzua izanen da.