Nafarroako konkistari buruzko murala ezabatu izana salatu dute

Guaixe 2013ko aza. 21a, 09:26

Joan den urtean Gaztelak Nafarroa konkistatu zuela 500 urte bete zirela eta, gertaera hura oroitzeko autobia azpiko zubiaren ondoan murala (3 m x 20 m) margotu zuten makina bat bakaikuarrek. Joan den urteko abenduaren 29an hartu zituzten margotzeko beharrezkoak eta Cesar Orozkomikilariaren konkista, anexioa, eransketa eta oroipenari buruzko zinta bat margotu zuten. Aurreko astean murala txuriz margotu zutela salatu du Bakaiku Bizirikek eta gaineratu du "501 urte eta gero inkisizioa eta zentsura bizirik daude gure Nafarroan".