Bakaiku, egutegiko herria

Guaixe 2013ko aza. 21a, 14:32

Heldu den urtean egutegi berezia izanen da Bakaikuko etxe askotako sukaldeetan. Herriko dozena bat argazki dituen egutegia prestatzen hasi dira eta horretarako bakaikuarren laguntza eskatu dute. Hilabete bakoitzari egoki lotzen zaion argazki bana jarri nahi dute. Eta irudiak lortzeko bakaikuarrei laguntza eskatu diete. Hilabeteren bat ilustratzeko egokia den argazkiren bat duenak eta ekimenarekin parte hartu nahi duenak bakaiku.egutegia@gmail.com e-postara bidali dezake. Argazkiak gaur egungoak edo aspaldikoak izan daitezke. Hilaren 25era arte dago epea. Jasotako argazkien arabera, aukeraketa prozesua zabalduko luketela iragarri dute antolatzaileek.