Dagoeneko herriko kalendaiyua salgai

Guaixe 2013ko abe. 19a, 09:59

Elurtutako Hiru Haitzetatik ikusten den Bakaikuko ikuspegia. Edo autobiako sarreratik ikusten dena. Ospakizunetako argazkiak: ihoteak, maiatza jartzea eta festak. Iluntze bat. Basoa. Herria elurtuta. Edo larrainean lanean ari diren bakaikuarren txuri beltzezko argazkia. Irudi horiek guztiak biltzen dira herritar talde batek egin duen egutegian. Gainera, bakaikuko euskaran idatzia. Estankoan edo Kotxko tabernan daude 5 eurotan salgai.