Espainiako Auzitegi Nazionalean lastailean abiatutako bi auzitan 76 euskal herritarrak epaitzen hasi ziren. Segiko kide izateagatik ETAko kide izatea leporatzen dieten gazteen auzia otsaila hasierarekin batera despeditu da. Baina ezker abertzaleko kideak eta herriko tabernen auzia aurrera jarraitzen du. Azken horretan Juan Kruz Aldasoro etxarriarra eta Jaione Intxaurraga urdiaindarra daude. Madrilera joan etorriak egonaldia eta bestelako gastuak milioi bat eurokoak dira. Gastu hori arintzeko eta epaituei elkartasuna adierazteko hainbat herritan Libre Egunak antolatzen ari dira. Bakaikun bihar izanen da
Egitaraua
Otsailak 14, ostirala
19:00etan 35/02ko sumarioko epaiketa. Juan Kruz Aldasoro.
Otsailak 15, larunbata
17:00etan Transformadorean txartela jarriko da.
19:00etan Pintxoak elkartean herriko akordeoilariekin. Toka txapelketa.
20:30ean Kontzentrazioa. Epaiketarik ez!
21:30ean Afaria*. Ondoren, kantaldia Gartxotekin.
*Txartelak 15 eurotan salgai. Baita 5 euroko laguntza-bonoak.