Ondarraren musika eskura

Guaixe 2014ko martxoaren 14a

AusArt diskoetxearekin batera Bierrik Fundazioak, bere bazkide eta sakandar musikazale guztiei, Lorenzo Ondarra Kintanaren obra eskuratzeko aukera eman dute: Lorenzo Ondarra Kintana.

Lorenzo Ondarra Kintana organo-jotzailea eta musikagilea. Diskoetxearen eta fundazioaren eskaintzaren bidez musikazaleek disko bat edo bi eskuratzeko aukera izanen dute.

Eskaintzako lehen diskoa In Memoriam Lorenzo Ondarra da. Bakaikuarraren omenez egindako diskoan musikariak berak jotako obra koral sakroak eta profanoak ditu, baita txisturako eta Bach, Clokey eta Diezenak ere.

Bigarren diskoak Lorenzo Ondarra kontzertuan izenburua du. Organujole bakaikuarrak Donostiako kaputxinoen elizan egindako kontzertua jasoa du. Pachelbel, Bach, Elduayen, Donostia, Messiaen, Zimmermann, Clokey eta Diez egileen obrak interpretatu zituen Ondarrak.

Eskaerak
Gaurtik apribilaren 4ra arte egin daitezke 948 564 275 edo 948 562 107 telefonoetara hots eginez edo bierrik@guaixe.net e-postara idatziz eskatu daitezke. Bazkideek disko bakoitzeko 9 euro ordaindu beharko dituzte, ez direnek 10,5. Bestalde, 10 disko edo gehiago eskatzen dituzten taldeek ale bakoitzagatik 8 euro ordaindu beharko ditu. Aurreneko eskaerek oparia jasoko dute.

Sortzailea
Ondarra (1931-11-20 / 2012-04-04) XX. mendeko bigarren erdialdeko eta XXI. mende hasierako musikari nabarmenetako bat da. Konposizioa, partitura zaharrak berreskuratu, moldaketak egin eta beste egileen partiturak transkribatu zituen Ondarrak. Baina horrekin batera, organoa jo zuen, eta musika eta abesbatza zuzendaritza irakaslea izan zen. Bakaikuarra folklore ikertzailea ere izan zen eta musika zabalkundean lan handia egindakoa da. Izen handiko makina bat abesbatzekin lan egin zuen Ondarrak eta haiekin bere lanak mustu zituen. 1969an Arte Ederretako Sari Nazionala jaso zuen Tomas Marcorekin batera, Diálogos para dos sextetos de cuerda y organo lanagatik.