Gaztainondoen inguruko aurreneko lanak

Guaixe 2014ko maiatzaren 15a

Gaztainondoen Lan Taldea sortu da Bakaikun. Basoan dauden gaztainondoak zaindu eta berreskuratzeko lanak eginen ditu etorkizunean. Aurreneko lanak larunbatean egin zituzten. Baso garbiketa lanak egin aurretik gaztainondo zahar eta gazteen kokapena eta egoera zehaztu nahi zuten. Horretarako GPS tresnaren bidez markatu zituzten hainbat boluntariok, baina lan erdiak egitera ere ez ziren iritsi, beraz, aurki deialdi berria eginen du Gaztainondoen Lan Taldeak.