Hirugarren urtez udalak Bakaikun Euskeraz aisialdi programa martxan jarriko du. 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago programa eta bere helburua txikien artean euskararen erabilera sustatzea da. Bakaikuko Udalak jakinarazi du dagoeneko izen emate epea zabalik dagoela eta udaletxetik pasa daitekeela horretarako. Programan lan egin nahi luketen begiraleek euren Curriculumak udaletxean aurkezteko epea garagarrilaren 6ra arte dute.
23an batzarra
Bakaikuko Udalak herrirako epe luzeko plangintza osatu nahi izan du herritarren parte hartzearekin. Maiatzaren 23an, 19:00etan, batzarra eginen da Auzoan. Erantzundako inkesten eta udalak erakundeekin izandako bileretako ondorioen berri emanen dute batzarrean.