Aitzkozar lasterketarako izena ematea zabalik

Guaixe 2014ko ekainaren 4a

Bakaikun jokatuko da, ekainaren 14an

Iturmendiko Aitzkozar elkarteak eta Bakaikuko Bakarrekoetxea elkarteak Dantzaleku Sakana klubaren laguntzarekin antolatuta, ekainaren 14an jokatuko da X. Aitzkozar herri lasterketa. Aurten Bakaikuk hartuko du lasterketa. 17:00etan kategoria txikikoen lasterketak abiatuko dira eta 18:30ean emango zaio irteera Bakaiku eta Iturmendi lotzen dituen proba nagusiari (8,1 km).

Izena emateko
Aurretik: www.dantzalekusakana.com, web gunean edo ondoko telefonoetan: 948 562 034 edo 606 398 802.