Eguzkipean korrika

Guaixe 2014ko ekainaren 18a

Kategoria txikikoak, euren sariekin.
Agirrek eta Delaisek irabazi dute Bakaikun jokatutako Aitzkozar krosa

Bakaiku izan zen aurtengo X. Aitzkozar Herri Krosaren abiapuntu eta helmuga. Proba Iturmendiko Aitzkozar elkarteak eta Bakaikuko Bakarrekoetxea elkarteak antolatu zuten elkarrekin, Dantzaleku Sakana Klubaren laguntzarekin. Eguzkipean, Bakaikukoa atletismoaren festa polita izan zen.

Lehenik eta behin kategoria txikiko probak jokatu ziren. 80 neska-mutiko lehiatu ziren aurrebenjamin mailatik kadete mailara bitartean, gogo biziz eta bildutakoen txalo artean. Ondoren, proba nagusiaren txanda iritsi zen. Bakaikuko eta Iturmendiko dermioen artean markatutako 4.050 metroko ibilbideari buelta bakarra eman behar zioten gazteek, eta bi buelta helduek eta beteranoek, 8.100 metro osatuz. Azkarrenak Ander Agirre (26:58) bergararra eta Eider Delais (34:40) iruindarra izan ziren.

Korrikalari sakandar asko lehiatu ziren Bakaikun. Proba Sakanako Atletismo Kopa-Lasa Kirolak Sarirako baliagarria zen. Helmugara 3.a sartu zen Javi Moreno altsasuarra (28:09) eta sailkapenean 3. emakumea izan zen Izaskun Beunza olaztiarra izan ziren lehen sakandarrak (37:18).

Jubenilak eta beste
Jubeniletan Ibai Senar bakaikoarra izan zen lehena (14:38), Iñigo Maiza (15:08) eta Raul Claverren (15:35) aurretik. Mikel Galartza 4.a sailkatu zen (15:49) eta Oihan Artola 5.a (16:47). Bestalde, aurrebenjaminetan Ekain Imaz eta Maren Gorrotxategi nagusitu ziren, benjaminetan Oier Agirre eta Alaitz Igual, kimuetan Yerai Galan eta Eider Bizente, haurretan Cristian Galan eta Leire Maiza eta kadeteetan Fermin Askargorta eta Haizea Salanueva.

Sakandarrak X. Aitzkozar Herri Krosean (8,1 km)
1.Ander Agirre: 26:58
3.Javi Moreno: 28:09
9.Fco. Javier Gomez: 29:52
11.Ivan Gonzalez: 30:08
12.Julen Paniagua: 30:16
13.Urko Berdud: 30:20
14.Patxi Cano: 30:28
16.Juan Luis Maiza: 30:46
17.Andoni Azanza: 30:52
19.Unai Etxarri: 31:16
21.Iker Flores: 32:05
23.Jon Iñaki Araña: 33:06
25.Eneko Otxagabia: 33:33
26.Juantxo Azurmendi: 33:49
28.Santi Agirre: 34:01
34.Borja Gonzalez: 35:09
35. Juan Carlos Perez: 35:10
36.Juan Pedro Aritz: 35:22
37.Eneko Lopez: 35:32
39.Asier Lopez: 35:36
40.Iban Cerezo: 35:38
41.Sergio Ondarra: 35:49
45.Mikel Goikoetxea: 36:42
46.Haritz Goikoetxea: 36:42
48.Aingeru Azazeta: 37:18
49.Izaskun Beunza: 37:18
51.Joakin Mari Albeniz: 37:48
56.Maite Zabaleta: 39:19
57.Ismael Lopez de Goikoetxea: 39:55
58.Iñigo Galarza: 40:02
60.Haizea Ramirez de Alda: 40:12
61.Unai Lopez de Goikoetxea: 40:23
62.Alain Gabirondo: 40:37
64.Eusebio Vinagre: 41:02
65.Jose Maria Bello: 43:08
68.Luis Mari Fernandez: 45:10
69.Ander Goñi: 45:20
70.Jose Mari Larraza: 45:50
71.Juantxo Arregi: 45:50
72.Iker Jaka: 46:07
73. Francisco Javier Negrin: 47:56
74.Eki Galarza: 49:11
75.Txaro Ondarra: 50:35
76.Iñaki Urteaga: 51:18
77. Mertxe Goñi: 55:30
78.Mari Gwen Davies.
79.Eneko Larraza:
*Oharra: Sailkapenean ez dute korrikalarien jaioterriko daturik jarri. Hortaz, gerta daiteke sakandarren bat ez agertzea.