Windsor kulturgintza galeriak ostegunean mustu zuen 17 miradas para una colección erakusketa. 17 sortzaileren obra bana ikusgai izanen dira garilaren 7ra arte. Jose Ramon Andarekin batera ikusgai dauden egileen obrek “gaur egungo artearen adierazpen plastiko nabarmenen ikuspegi zabala” ematen dute. Hainbat adierazpen artistikorekin, eskaintza plurala eta kalitatezkoa ondu du galeriak.